Ir al contenido
Imagen Corporativa de Insomnium


    Euskarazko irakurleei eztena sartu nahi diegu; apur bat zirikatu, eta liburuetatik kanpo ere irakurtzeko beste moduak badaudela erakutsi. Fantasia zein beldurrezko idazkiak aitzakia hartuz irakurleak tentatu egin nahi ditugu gure poema eta narrazioekin.


    Horregatik dena eskura duzu EZTENAn. Ordenagailua irakurri nahi baduzu, PDF bertsioan inprimatu nahiago baduzu, zure “E-book”ean irakurtzea gustuko baduzu... Zure esku dago.


    Baina ez hori bakarrik. Idatzi ere idatz dezakezu. Ez duzu intelektual itxura izan behar, ezta misteriotsua ere, zuk zeuk idatz dezakezu hala nahi duzulako. Eta internetek honetarako aukera berria ematen digu: edonork argitara dezake edonon. Irakurri, idatzi… nahi duzuna. Aurrera.


    Erlea eztena sartzeko beldur ote da? Ba ote daki eztena sartu ondoren zer gertatuko zaion? Horrek bihurtzen du erlea heroi. Eta horixe nahi dugu guk ere: euskal literaturari beste bultzadatxo bat eman eta, bide batez, lotsatuta dagoen idazle orori, bere testuak kaleratzeko aukera eman. Agian ez zara heroi bihurtuko. Agian bai. Ez al gara guztiok heroi gure fantasietan?


    Kontakizun oro delako dena eta “eztena”.




cuadro transparente