Aitziber Saldias
Aitziber Saldias Beasainen jaio zen 1989an. Betidanik gustatu izan zaio lagunak ikaratuko
dituzten istorioak asmatzea, nahiz eta gero bera izan beldurrezko filmeekin izutzen den lehena.
Agian txikiegia zelarik nebak "IT" eta "Poltergeist" bezalako pelikulak jartzen zizkiolako ama etxean
ez zegoenean. Irakasleek behin baino gehiagotan harrapatu dute klase erdian agendan istorio
laburrak idazten.

