Ir al contenido
Imagen Corporativa de Insomnium
           Amaia Mendoza.

          Amaia Zarautzen bizi da txiki-txikitatik, itsasoaren ondoan. Bere aita igerilaria zelako izango da. Orion jaiotakoa da, hala egokitu zelako, eta horrek ere izango du arrazoiren bat. Pipak erosi behar zituela-eta etxetik ospa egin zuen bi urte eskas zituela. Eta orain ere ihes egitearekin egiten du amets. Horregatik idazten du akaso, edo kalamidade hutsa delako.  Kalamidadeok ere bizimoduan atzera eta aurrera ibili behar izaten dugu eta gainera asko gustatzen zaigu gure kalamidadeak kontatzea. Hala esaten zion amak: “Idazlea izango zara”. Eta Amaiak begiak zabal-zabalik entzuten zituen amak esandakoak.


cuadro transparente