Nire izena Eneko Sierra da, 1982ko otsailaren 18an jaioa eta idazteko grina aspalditik dudan arren ez naiz 25 urte izan ditudan arte honetan "serio" hasi, hau da, denbora piskatxo bat dedikatzen. Batez ere interneten idazten dut, nahiz eta pare bat txapelketatan ere partu hartu dudan. Horrela, 2011ko Antiguako Ahotsak literatur sarian finalista izan nintzen (http://www.flickr.com/photos/58667280@N07/5381645459/) eta Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioan ospatutako Maite dut irratia sarian parte hartu dut (http://www.eitb.com/audioak/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsaldekoa/osoa/627507/maite-dut-irratia-32/)." Bestalde, Injeniari Industriala naiz eta irakaskuntza munduan sartzen ari naiz. Musikaria ere banaiz, Eskola Dantza Taldean jotzen dudalarik txistu eta saxofoia; eta Hamaika Bertuterekin ere egiten ditut bertso saio musikatuak. Añorga Kultur eta Kirol Elkartean Kultur arduraduna naiz 2011z geroztik.