Ir al contenido
Imagen Corporativa de Insomnium
         Ezekiel
 
         Batzuetan Asier Mendoza, bestetan Ezekiel, ongi baitaki barruko mamu beltzek milaka izen izan ditzaketela, haizeak batera edo bestera eraman zaitzaken moduan.
         1971ko Irailaren 11ean jaio zenetik, beti izan ditu gogoko istorioak. Irakurtzen goiz hasi zen: “Asterix y Obelix”, “Mortadelo y Filemón”, “Capitán Trueno”, “Batman” eta horrelako komikiekin.   Haiekin pasatako ordu horiek guztiak bere ondare estetikoaren parte bilakatuko ziren. Nerabe koskorra besterik ez zen Bram Stoker-en “Dracula” liburuarekin topo egin zuenean; txundituta utzi zuen, eta ordudanik irakurketarako benetako grina piztu zitzaion, baina beti ere bere gustuko liburuekiko.  Ikastolan liburu bat irakurtzeko esaten bazioten ez zuen inoiz kasurik egiten, eta berak nahi zituenak irakurtzen zituen. Gehienak gazteleraz, euskaraz ez baitzuen bere gustuko gauza handirik aurkitzen.
         Logelan, gaueko ordu txikitan irakurtzen ari zenean, tarteka ama etortzen zitzaion lo egiteko garaia zela esanez, horregatik, gehienetan lo zegoenaren plantak egiten zituen.  Gau horietan irakurri zituen Conan doyle, Agatha Christie eta garai bateko Marcial Lafuente Estefaniaren liburuak. Ray bradbury, Poe, Lovecraft, Kafka, Maupassant, Asimov, Stephen King eta beste asko bere lagun egin zituen, bere barruko iluntasunarekin identifikatzen laguntzen baitzioten hauen liburuek. Oraindik ez du ulertzen zergatik ez duen inork Sephen King-en “The shining” nobela euskaratu, ez eta Ray Bradbury-ren “Crónicas marcianas”.  Horrela izan balitz hauek denak euskaraz irakurtzeko aukera izango baitzukeen.
         Euskaraz fantasia eta, beldurrari buruzko irakurgai gutxi zegoela iruditu zitzaionez, lanari ekingo ziola erabaki zuen.
         Eta horregatik sortu du web gune hau.
         Horixe delako gogoko duena.



cuadro transparente