K. Leintz
Koldo Leniz Ortondok, K. Leintz ezizena hartzen du noizbehinka bere txorakeriak zinatzeko (bere izen arruntari ikutu "kosmopolita" ematen diola uste bait du).
1963an Gernikan jaio zen (bere adineko lekeitiar gehienak bezela), klinikarik hurbilena bertan zegoelako. Telebista gabeko etxean jaio zen gaur egun sineztezina badirudi ere; zorionez tebeoetan aurkitu zuen kontsolamendua bere imajinazioari ate berriak zabaltzeko.
Tebeoetatik liburuetara jauzia modu oso naturalean gertatu zen.
Igandeko mezatara joateko bere borondatea behartu beharra bazegoen ere, ez zen gertatzen gauza bera iganderoko zine saioarekin. Hura sakratua zen, ez zuen sekula hutsik egin! Hiru zine areto zeuden Lekeition orduan eta umeentzako saioak 5 pezeta baino ez zuen balio (gero 8, beranduago 11, 15,...).
Madrilgo unibertsitate Complutense-an lizentziatura bat egin bazuen ere, tebeoetan, liburuetan dokumentaletan eta fikziozko filmeetan ikasi du dakien ia guztia.
Fikziozko bidutzi eta mamu asko ezagutzen baditu ere, benetako munstro baten garaian bizi zituen bere lehenengo 12 urteak: Francisco Franco Bahamonde erahiltzaile sadikoaz ari gara, noski.
Umetan, bere gurasoek ikastola klandestino batera bidali zuten baina bere hezkuntza eta heziketa gehiena erdaraz egin behar izan zuen; euskaldun zaharra izanik, errezago idazten du gaztelaniaz euskaraz baino. Egoera tamalgarri hau konpontzeko asmoz, euskaraz zertxo bat idazten saiatzen da aldizka.
1989an, Indiara egindako bidaia batean liluratuta geratu zen bertako kultura-amalgama harrigarri eta zoragarriarekin; harrezkero, hainbat aldiz izan da bertan.
Beste gauza askoren artean indiarrek heriotzarekiko duten harreman naturala mirezten du. Ezekielek bere blog-erako zertxo bat idaztera gonbidatu zuenean, gai horrekin lotutako zerbait izan zen bururatu zitzaion lehen gauza. Zergatik? Batek daki! Horri erantzuteko psikoanalisi saio bat baino gehiago beharko direlakoan dago.