Mikel Aiertzak Gipuzkoko Urola bailararen bihotzean ikusi zuen argia orain 35 urte; askorentzat ezezaguna den kabian, Aizarnazabalen. Kirolari amorratua, baina gorputz atalei ez ezik letrei ere bizitza ematen saiatzen den irakurle/idazlea. Haur hezkuntzako irakaslea, denok baitugu haur bat geure barnean. Antzerkian bere arrastoa uzten saiatzen den pertsona, denok baitugu pailazo bat geure sabelean. Bertsolaria, denok egin baitugu noizbait poto geure bizitza aldrebes honetan. Baina guztiaren gainetik euskal kulturaren maitalea; irakurriz gozatzen duena eta idatziz gozarazten saiatzen dena.