HOZMINA
Ez du elur zuririk egin,
urte berriarekin batera
ez dira nigana etorri
itxaropenezko elur-lumarik oraindik.
Haize hotzak min ematen dit
sudurrean,
eta ariman hatsaren bidez
sartzen zaidan hotz ikaragarri gris hau
BR...
NO!
Bai, gris dago giroa Brnon
eta termometroaren likido toxikoa gorri-gorri
zeropetik
beherantz.
Beherantz doa nire hatsa
min ematen baitit zure hotz urrunak
Haize hotz zurrunak
eta haize hotz gris horrek
akorde malenkoniatsu bat jotzen didazu:
DO
13
7
edo
"Zure titiek ez dute esnerik,
baina hain dira ederrak, hain goxoak!"
hori erran zenidan,
milikatzen eta kosk egiten zenizkien bitartean
ni berotzen naizen bitartean.
EZIN NAHI IZAN
VIDE ZORIONTSU
ENE TXISTU ISIL MINGARRIA.
Akorde malenkoniatsu hori
sartu zitzaidan barreneraino
negu honetako haize hotz mingarriaren gisara.
Irakurleen iritzia:
(iritzi 1)

